ERROMATARRAK IBERIAR PENINTSULAN ETA EUSKAL HERRIAN


ERROMATARRAK EUSKAL HERRIAN
Erromatarren konkistaren unean, euskal lurraldean kultur ezaugarri berdintsuak zituzten herri batzuk bizi ziren. Hizkuntza berezi bat, euskara, eta antzeko ohiturak eta bizimodua zituzten herrialde haiek. Ptolomeo izan da herri haien kokapenari buruzko informazio gehien eman zuena:
· Baskoiek Euskal lurraldearen zatirik handiena hartzen zuten. Gaur egungo Nafarroako lurretan zeuden; hegoaldetik Ebroraino eta ekialdetik Eje de los Caballeroseraino iristen ziren.                                                                                                                                        · Barduliarrak Baskoien mendebaldeko auzokideak ziren. Gaur egungo Gipuzkoako lurraldea hartzen zuten eta Toloño mendilerroraino iristen ziren.                                                  · Karistiarrak Deba eta Nerbioi ibaien arteko lurraldean bizi ziren, hegoaldetik Trebiñoko konderriraino iristen zirelarik.                                                                                                        · Beroiak gaur egungo Arabar Errioxako lurraldean bizi ziren.                                                     · Autrigoiak Nerbioitik gaur egungo Laredoraino iristen ziren. Kantabroen ondoan zeuden eta hegoaldetik Okako mendietaraino iristen ziren.                                                                            · Akitaniarrak Pirinioetatik Garonaraino heltzen ziren, eta beste tribu batzuk zeuden bertan: tarbelliak, bigerriak edota venarniak, besteak beste.
Erromatarrak K.a. 178an iritsi ziren lehen aldiz Euskal Herrira Ebro ibaian gora, urte horretan Gracurris (Alfaro) hartu zuten eta bi mende behar izan zuten euskal lurra osorik menderatzeko. K.a I. mendean gerra zibila piztu zen Sertorio eta Ponpeioen artean. Sertoriok Caskante eta Gracurris arpilatu zituen, baina, Ponpeio izan zen garaile. Garaileak Ponpaelo sortu zuen (K.a. 75 - 74), Iruñea herri aharraren gainean, Pirinio hegoaldea, Arabako lautada eta Ebrorako bideen giltza zena. Gudu bidez Inperioa handitzeko bidean, K.a 56an antzinako Akitania mendebaldea (Novenpopulania) konkistatu zuten eta, K.a. 19an, lurraldea osoa, Pirinioak barne, legio baten menpe geratu zen.
Herrigune eta Erromatar villa gehienak (Cabriana, Cascante, Soto de Ramalete…) ager edo lautadan sortu ziren (Ebro inguruko lurretan); lur horiek egokiagoak ziren nekazaritzarako. Erromatarrak Euskal Herrira heldu zirenean, lurra lantzeko teknika berriak ekarri zituzten, eta horrek aurrerapauso nabarmenak zizkien: animalien indarraz baliatzea, goldearen eta eskuaren erabilera, landare berriak lantzen hastea, garia, lihoa eta kipula, adibidez. Artisautzarekin lotutako lanbideek ere, garrantzi handia hartu zuten, eta horren erakusgarri Tritium Magallumeko zeramikak ditugu (Errioxa). Merkataritza-harremanak ere, sustatu egin ziren txanpona erabiltzen hasi zirenean.
Erromatarren konkista hasi zenetik, Euskal herriko lurraldea bi gune administratibotan bereizi zen. Pirinioetako hegoaldea, Tarrakoko probintzian ezarri zen, eta iparraldean aldiz, Akitanian hasiera batean, eta mende batzuk geroago Novempopulanian. Augustoren garaian, Tarrakoko probintzian zegoen lurraldea bi barrutien barruan egon zen: baskoiak eta beroiak Zesaraugustako komentukoak ziren (Zaragoza), eta barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak, aldiz, Kluniakoan zeuden (Coruña del Conde, gaur egungo Burgosen).




No hay comentarios:

Publicar un comentario