ANIBAL ETA GERRA PUNIKOAK

Anibal eta Gerra PunikoakFile:Carthaginianempire.PNG




Gerra Punikoak hiru gerra izan ziren, Kartagok Antzinako Erromaren aurka eginak. Puniko izena dute, latinez «kartagotar» esateko “punicus” hitza erabiltzen zelako. Gerraren kausa nagusia bien arteko interes gatazka izan zen. Erromatarrek Siziliatik hedatu nahi zuten bere menpeko lurraldea, baina Siziliako zati bat Kartagoren azpian zegoen jada.http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/f/f5/1stPunicWar.gif


Lehen Gerra Punikoa Kartagok eta Erromaren aurka K. a. 264tik K. a. 241raino egindako gerra izan zen. Mediterraneoko mendebaldea menderatzeko hiru gerretatik lehena izan zen hau. 23 urtez borrokatu ostean, Erroma atera zen garaile, eta oso baldintza gogorrak inposatu zizkion Kartagori bakearen trukean.

Lehen Gerra Punikoaren ostean, Kartagok Sizilian zeuzkan hiriak galdu egin zituen.Hori zela kausa, saiatu zen Hispanian hedatzen. Hamilkar Barkak, Anibalen aitatik, hasita, Hasdrubalek eta Anibalek jarraitu zioten konkista honi. K. a. 219 an, Anibalek, Sagunto, Erromako hiri aliatua, eraso zuen. Anibal oso estratega ona zenez, Italiara joatea erabaki zuen erromatarren aurka. Bere ejertzitoan gerrako elefanteak eraman zituen arren, pirineoak eta alpeak gurutzatu zituen Erroma iparraldetik erasotzeko. Hamasei urtez egon zen Anibal erromatarren aurkako borroka guztiak irabazten, baina Kartagora bueltatu behar izan zen, Hispania galdu eta Kartago bakarrik geratzen zelako. Anibal K. a. 202 urtean hil zen, Zamako batailan.   

Bigarren Gerra Punikoaren ondoren, Erromak menperatzen zituen lurrak ekialdean zein mendebaldean zabaldu zituen. Ekialdean inperio helenikoak garaitu zituen, eta mendebaldean, Kartagoren kontra laguntza eman zioten Hispaniako tribuek. Kartagok, ordea, aliaturik eta koloniarik gabe, 200 zilarrezko talentu urtero ordaindu behar izan zuen 50 urtez. Erromatarrek, halere, beldurra zioten Kartagori. Ez zuten indarra berreskuratzeko aukerarik eman nahi. Horregatik, salaketa bat egin zuten Kartagotarren aurka. Hiru urtez kartago setiatzen egon ondoren, erromatarrak, Eszipion aurrean izanda, Kartagoko harresia bota eta hiria suntsitu eta erre egin zuten, zimenduak eta guzti.

Gerrate Punikoei esker, erromatarrak Kartagoren lurralde guztiak, Sizilia, Hispania eta Afrikako iparraldea haien inperio barruan sartu zuten. Horregatik, esaten da Gerrate Punikoak mediterraneoko gerretan inportanteenetarikoa izan zela. Baina, Kartago ehun urteren buruan berreraiki zuten erromatarrek, kolonia moduan.

Beñat Gonzalez
1.A

No hay comentarios:

Publicar un comentario