ERROMATAR MUNDUAREN KRISIA


ERROMATAR MUNDUAREN KRISIA ETA GAINBEHERA



K.o. lll. mendearen erdi aldera, imperioaren gainbehera hasi zen eta V. mendeko krisi larria izan zuen ondorio.
Imperioa izugarri hedatu zenez, honi eusteko, ezinbestekoa zen mugak ondo zainduko zituen armada sendo bat eta zerbitzu publikoez eta burokraziaz arduratuko ziren funtzionario ugari izatea.
Bestetik, hiltzen edo gaixotzen ziren esklabuak ordeztuko zituen esklabo berriak lortzeko aukerarik ere ez zuten lur berririk konkistatu gabe. Lur jabe txikiek porrot egin zuten, eta lur jabe handiek esklabuen artean banatu zituzten lurrak; horrela, nekazari erdi aske bihurtu ziren. Lurralde asko landu gabe gelditu zen eta nekazaritzako ekoizpena murriztu egin zen.
Inperio pixkanaka-pixkanaka ahultzen ari zen krisiaren ondorioz. Errazago gobernatzeko, Diokleziano enperadoreak lau eremutan banatu zuen Inperioa.
Aurrerago, K.o. 395.urtean, Teodosiok bitan banatu zuen eta bi inperio sortu ziren: Mendebaldeko Inperioa, hiriburua Erroma zuena, eta Ekialdeko Inperioa edo Bizantziokoa, hiriburua Konstantinopla zuena.
Inperioaren bestaldeko mugetan herri asiarrak, godoak eta germaniarrak zeuden. Erromatarrek guzti hauei barbaroak deitzen zieten. Nomadak ziren eta artzaintza zen haien bizibide nagusia. Geroago, limesaren bestaldeko artzaintzarako lurrak hartu nahi izan zituzten.



No hay comentarios:

Publicar un comentario